Kargatzen...
Itxi

22:00ean

Altsasuko pilota jaialdia, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en

A.H.

EITB

Martinez de Irujo-Zabaleta eta Ezkurdia-Zubieta bikoteek jokatuko dute jardunaldiko partida nagusia.

Ostiral honetan, Altsasuko pilota jaialdia eskainiko du ETB1ek zuzenean, 22:00etatik aurrera. Hasteko, Retegi Bi-Rezusta eta Jaka-Pascual bikoteek jokatuko dute atariko partida eta ondoren, Martinez de Irujo-Zabaleta eta Ezkurdia-Zubieta izango dira nor baino nor gehiago.

Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Koldo Aldalur komentaristek egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna, eta eitb.com-eko erabiltzaileek ere pilota jaialdia zuzenean jarraitzeko aukera izango dute streaming bidez.