Felix Linaresek aurkeztuta
'El libro de Eli' filmaren estreinaldia, 'LND'n
A.H.
EITB
Gainera, programak Asthon Kutcher izango du ardatz; haren ibilbide profesionalaz hitz egingo dugu, izan dituen amodio abenturak ezagutaraziko ditugu eta soldata ere emango dugu ezagutzera.
Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak El libro de Eli filma estreinatuko du telebistan. Etsaiz jositako etorkizun apokaliptiko batean girotutako akzio film ikaragarria da. Gainera, aktore-sorta bikaina du: Denzel Washington, Gary Oldman, Mila Kunis eta Jennifer Beals. Programak aktore horien bizitzetan miatuko du eta pelikularen grabazioaren hainbat bitxikeria emango ditu ezagutzera.
Gainera, ostiral honetan estreinatzen den Steve Jobs filmarekin bat eginez, programak honen protagonista hartuko du ardatz, Ashton Kutcher. Aktore hau beti da albiste, pelikulengatik baino, amodio abenturengatik, bere soldatagatik edo duela gutxi ospitalean egon delako. Edozein kasutan ere, 'La Noche de...'k Los titulares de Asthon Kutcher errepasatuko ditu astearte honetan.
Beste aldetik, San Mames eta Atotxa inguruan ere mintzatuko da programa. Garai bateko filmetan arakatu dute eta bi futbol zelai mitiko horien irudi bitxiak atera dituzte. Hau erakusteko, El tunel del tiempo atala eskainiko dute.
Bukatzeko, 'La Noche de...' zer edo zertan bat egiten duten zazpi aktoreri buruz arituko da: denak egoera oso arrarotan hil ziren, bihotzekoak jota. Bat sexu-harremanak izaten hil zen, beste bat golfean jolasten, Madrilen... Denen egoera aztertuko dute La muerte les sentó muy mal atalean.
'La Noche de...El libro de Eli', 22:30tatik aurrera, ETB2n.