Itxi

22:15ean

'Tu Edificio Favorito', gaur ETB2n

A.H.

EITB

Sara Gandarak, Jose Luis Rebordinosek eta Mikel Urmenetak euren eraikinik gustukoenak erakutsiko dituzte.

Gaur gauen 'Tu Edificio Favorito' saioaren atal berri bat eskainiko du ETB2k, Africa Baetak gidatuta. Sara Gandara telebista aurkezlea, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendaria eta Mikel Urmeneta Kukuxumuxu marka ezagunaren sortzailea izango dira aste honetako gonbidatuak. Bakoitzak gehien atsegin duen eraikina aurkeztuko du.

Sara Gandarak Butroiko gazteluan barrena gidatuko ditu saioaren kamerak eta eraikinaren historia kontatuko digu. Jose Luis Rebordinosek Zinemaldian oso presente dagoen eraikin bat aurkeztuko du, Victoria Eugenia Antzokia. Bertan izandako hainbat gertakariz arituko da, eta Donostiako antzoki ezagun honen arkitekturan zehar murgilduko ditu ikus-entzuleak.

Amaitzeko, Kukuxumuxuko Mikel Urmenetak Errozeko Dorrera eramango du 'Tu Edificio Favorito'. Mikelek oso gustukoa du dorrea, eta bere garaian eraikin iraultzailea izandako honen historiaz eta arkitekturaz mintzatuko zaigu.

'Tu Edificio Favorito' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.