Itxi

22:15ean

Kataluniako mugimendu independentistaz arituko dira 'El Dilema' saioan

A.H.

EITB

Gainera, ETB2ko saioak hainbat gziarte gai aztertuko du, esaterako, soldata jaitsierak eta lan eskubideak.

Juan Carlos Etxebarria y Saioa Martija. Foto EiTB

Haur gauean, ETB2ko 'El Dilema' saioa Kataluniako independentismoaz arituko da. 22:15etik aurrera, Carod Rovira politikari katalan historikoa izango da Juan Carlos Etxeberriak aurkeztutako saioan.

Kataluniako mugimendu soberanistari buruz arituko dira, eta ERCko buruzagi ohiarekin batera, Isabel Sánchez Robles, Marian Beitialarrangoitia, Nerea Llanos eta Cristina González, eta Jose Felix Azurmendi eta Pablo Setién kazetariak izango dira.

Juan Carlos Etxeberria eta Saioa Martija aktualitate politikoa aletzen saiatuko dira, eta, gaienra, kalean bolo-bolo dabiltzan hainbat gai aztertuko dute; soldatez arituko dira, besteak beste. Beharrezkoa al da soldatak jaistea lehiakortasunaren alde egiteko? Konponbidea al da ordu gehiagoz lanean aritzea soldatak mantentzeko?

'El Dilema' saioak Pedro Esnaolari, Gipuzkoako Merkataritza Ganberako presidenteari, eta Felix Parte ostalaritzako enpresariari egingo dizkio galdera horiek.

Gaur gauean, 22:15ean, ETB2n

Informazio gehiago (1)