Itxi

Gaur

San Mateoko pilota torneoa, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en

A.H.

EITB

Bengoetxea VI-Merino II eta Urrutikoetxea-Albisu bikoteek jokatuko dute partida nagusia.

Gaur San Mateo Torneoko jaialdia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.comek Logroñotik zuzenean. Hasteko, Arretxe II-Ibai Zabala eta Jaunarena Pascual bikoteen arteko norgehiagoka eskainiko da, eta ondoren, jardunaldiko partida nagusia, Bengoetxea VI-Merino II eta Urrutikoetxea-Albisu bikoteen arteko izango da. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak emango dute emanaldiaren berri, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Horrez gain, herri kirolaren inguruko bi emanaldi eskainiko ditu ETB1ek: eguerdiko 12:00etan, Baigorrin ospatutako Zazpi herrialdeen Arteko Txapelketa, eta 15:00etan, Oñatiko Artzain Txakurren Saria.