Estreinaldia
'DSS 1813-2013', Donostiako historiaren dokumentala, gaur, ETB2n
I.A.
Donostiako Zinemaldian aurre estreinatu zuten dokumentala, eta ETB2n izango da ikusgai gaur, 22:15ean.
Euskal telebistak DSS 1813-2013 dokumental film luzea estreinatuko du ETB2n. Donostia erre, suntsitu eta berreraiki erabaki zuteneko Bigarren Mendeurrena dela aitzakiatzat hartuta, berrehun urteotako kronika soziala bildu du lanak. Dokumentalaren euskarazko bertsioa larunbatean emititu zuten ETB1en. Gazteleraz, aldiz,gaur izango da ikusgai, ETB2n, 22:15ean.
DSS 1813-2013 Formattoo Mediak, Orio Produkzioak ekoiztetxeak, EiTBk eta RTVEk egin dute elkarlanean. Horrez gainera, Donostiako Udalak ere hartu du parte. Gainera, erakundeak efemeride honen oroitzapena egiteko antolatu duen programazioaren barne dago.
Dokumentalaren abiapuntua 1813ko Donostiako hiriaren sutearen atarian kokatzen da. Ondoren, hiriaren egituran eta gizarte mailan izandako aldaketetan, eta kultur bilakaeran erreparatuko dute. Elkarrizketa eta testigantzak, soinu artxiboak, zine irudiak eta argazkiak jaso dituzte lan honetan.