Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketak

Martin Garitano gonbidatu, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n

A.A.

EiTB

'Entrada Libre' saioan Capsula musika taldeko kideak egongo dira.

Martin Garitano

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia elkarrizketatuko dute gaur, osteguna, Euskal Telebistako goizeko albistegietan, 8:00etan hasten den 'Egun On Euskadi'n eta 12:30ean ikusgai den 'ETB Hoy'n. Bestalde, ETB1eko solas-mahaian Garbiñe Biurrun, Jose Luis Elorza eta Niko Moreno izango ditu lagun Estepan Aldamiz-Etxebarriak.

Capsula taldea, 'Entrada Libre' saioan

Capsula musika taldeko kideak hartuko ditu Vanessa Sanchezek 'Entrada Libre' saioan, 12:00etan. Solar secrets disko berriaz mintzatuko dira Martin Guevara, Coni Duchess eta Ritxi Camino.