23:00etan
'Airbag' filma, gaur, ETB1en
Erredakzioa
Bilbo
ETB1ek Airbag filma emitituko du gaur, 23:00etan. Juanma Bajo Ulloak zuzendu zuen, eta Karra Elejalde, Fernando Guillen Cuervo eta Rosa Maria Sarda dira bertan aktore nagusiak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur gauean, 23:00etan, Juanma Bajo Ulloa zuzendariaren Airbag filma izango dugu ikusgai ETB1en. Komedia eta akzioa uztartzen dituen pelikula ero honetan, Karra Elejalde, Fernando Guillen Cuervo, Alberto San Juan, Maria de Medeiros, Rosa Maria Sarda eta Pilar Bardem dira aktore nagusiak.
Pelikularen protagonista Juantxo (Karra Elejalde) diruduna da. Unibertsitateko titulua eta lan ona izateaz gain, emakume aberats eder batekin dago; inozo hutsa, hala ere. Ezkondu aurreko azken eguna bi lagunekin ospatzen ari dela, emaztearentzako ezkontza-eraztuna galduko du. Hiru adiskideak hura berreskuratzen saiatuko dira, bizio, ustelkeria eta burugabekeriak nagusi izango dituen bidaia batean.
Road movie gisa egituratutako filma da, eta kontakizuna ezusteko eta erokeriaz beteriko espiral bihurtuko da. Pelikulak arrakasta handia lortu zuen estreinatu zenean; bi milioi ikusle baino gehiago eta ia 7.000.000 euroko irabaziak izan zituen.