Itxi

22:00etan

Euskaltel-Euskadiren 20 urteko ibilbideaz, gaur, ETB1en

A.H.

EITB

Hogei denboraldietan taldeak izan dituen garaipen, une larri, poz, negar eta gertakari garrantzitsuenak gogoratuko ditu 'Euskaltel-Euskadi. Amets bat, 20 etapa' erreportajeak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean,'Euskaltel-Euskadi. Amets bat, 20 etapa' errreportajea eskainiko du ETB1ek. Saioak txirrindulari talde honek izan duen ibilbidea errepasatuko du, 1994tik gaur egunera arte. Hasiera-hasieratik protagonista izan direnen iritziak jaso ditu ETBk, txirrindulariak, zuzendariak, arduradunak eta masajistak, besteak beste. Horrez gain, azkeneko hogei urtetan euskal txirrindulari taldeak utzi dituen irudirik baliotsuenak ere bilduko ditu: garaipenak, erorikoak, ospakizunak, baita une larrienak ere. Guzti horrekin batera, taldearen desagerpena dela eta, zaleen eta hainbat pertsona ezagunen iritziak jasoko dira.

Erreportajean parte hartuko dutenen artean, aipagarrienak, Miguel Madariaga Euskadi Txirrindularitza Fundazioko presidentea eta Alberto Pradera taldea sortu zenean Bizkaiko ahaldun nagusia izango dira. Gainera, Txomin Perurena, Julian Gorospe eta Igor Gonzalez de Galdeano, taldeko kirol zuzendariak izandakoak; Jose Antonio Ardanza eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak; Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Jose Luis Bilbao eta Martin Garitano, eta gaur egungo eta lehengo txirrindularien hitzak bilduko ditu saio bereziak.

Azkeneko 20 denboraldietan taldearen historia errepasatuko dute, garaipen, une larri, poz, negar, tira-bira, eta gertakari ezberdinak kamera aurrean azalduz.

'Euskaltel Euskadi. Amets bat, 20 etapa' erreportajea Pedro Mari Goikoetxea kazetariak zuzendu du, eta errealizazioaz Eli Areitio eta Jon Arriaga arduratu dira.

Gaur emitituko da, 22:00etatik aurrera, ETB1en.

Bideoak (1)