Itxi

Goenkale

Naroaren miresle sekretua, astearteko "Goenkale"n

Lander Arriaga

EITB

Koldok kameren aurrean deialdi bat egitea erabakiko du Milenaren kasua dela eta

“Goenkale”ren astearte honetako atalean Nekane eta Naroa zeharo astoratuta ibiliko dira, Naroari agertuko zaion miresle sekretua dela eta.

Koldok bestalde Milenaren kasua bertan bera gelditu dela jakingo du Nekaneren bitartez, eta kasua berriz ere martxan jartzeko kameren aurrean deialdi bat egitea erabakiko du.

Kandido ere oso une txarrak pasatzen ari da. Hainbat laneko elkarrizketa egin ditu baina ez du inon ere postu bat lortzen, bere iragana dela eta.

“Goenkale” astearte gaueko 22:00etan ETB-1en.