Africa Baetak aurkeztuta
Hiru proposamen berri, gaur, 'Tu Edifico Favorito' saioan
A.H.
EITB
Juan Carlos Etxeberria kazetariak, Andoni Ortuzar politikariak eta Firmin Arrambide sukaldariak haien eraikin gustukoenak aurkeztuko dituzte.
Gaur gauean, Juan Carlos Etxeberria kazetariak, Andoni Ortuzar politikariak eta Firmin Arrambide sukaldariak hiru proposamen berri eskainiko dituzte 'Tu Edifico Favorito' saioan. Bakoitzak Euskal Herriko bere eraikinik gustukoena azalduko du, eta ikus-entzuleek hiru proposamenen artean bat aukeratu beharko dute.
Arantzazuko Santutegia, Gernikako Juntetxea eta Donibane Garaziko gaztelua izango dira igandeko atalean erakutsiko dituzten eraikinak.
'Tu Edifico Favorito' gaur emitituko da 22:15etik aurrera ETB2n.