Itxi

23:15ean

Parot Doktrina hizpide, gaurko 'El Dilema'n

A.H.

EITB

Horrez gain, Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusia elkarrizketuko dute.

Estrasburgoko Tribunalak Parot Doktrinaren inguruko sententzia iragarriko du gaur, eta ETB2ko 'El Dilema' saioak erabakiaren gaineko hausnarketa egingo  du.

Horretarako, Juanjo Alvarez nazioarteko zuzenbidean katedraduna, Jaime Tapia epailea, Amaia Izko abokatua, eta Lourdes Perez eta Bonifacio de la Cuadra kazetariak bilduko dira solasaldi mahaiaren inguruan. Juan Carlos Etxeberriak gidatuta, Estrasburgoko erabakiak sortu dituen erreakzioez eta izango dituen ondorio politikoez arituko dira.

Horrez gain, Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusia elkarrizketatuko dute.

'El Dilema' gaur gauean emitituko da 23:15etik aurrera ETB2n.