Elkarrizketak
Iñigo Lamarcari elkarrizketa, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n
A.H.
EITB
Iñigo Lamarca Arartekoa "Egun On Euskadi" eta "ETB Hoy" albistegietan izango da. Vanessa Sanchezek berriz meditazioa izango du hizpide "Entrada Libre"n, Ivan Oliveros (Shesha) adituarekin.
Astearte honetan, Iñigo Lamarca Arartekoa "Egun On Euskadi" eta "ETB Hoy" albistegietan izango da, eta egun-eguneko gaien inguruko galderak erantzungo ditu. ETB1en Estepan Aldamiz Etxeberriak egingo dio elkarrizketa, eta ondoren, Felix Iriarte, Duñike Agirrezabalaga eta Jaime Tapia bilduko dira solasaldi mahairen inguruan.
ETB2n, Olaia Uritagak elkarrizketatuko du Arartekoa, eta ondoren, eguneko albiste nabarmenenak aztertuko dituzte Adela Gonzalezek aurkeztutako magazinean.
Meditazioa aztergai, "Entrada Libre"n
Vanessa Sanchezke, berriz, Ivan Oliveros (Sesha) idazle eta ekialdeko filosofian aditua elkarrizketatuko du ETB2ko "Entrada Libre" saioan. Berarekin, meditazioaren garrantziaz arituko da, eta bakean oinarritutako bizitza goraipatuko du gonbidatuak.