Itxi

22:10etatik aurrera

'Betty Anne Waters', bihar, 'Cine Exito'n

EITB

Bilbo

Bere neba kartzelatik ateratzeko ahaleginetan dabilen neska baten istorioa da. Hilary Swank da Betty Anne Waters pelikulako protagonista.

Betty Anne Waters

Ostiral honetan, ETB2n, "Cine Exito" saioan, Betty Anne Waters filma emango dute. Benetan gertatutako istorio bat da, eta neska baten istorio ikaragarri bat kontatzen du.

Kenneth Watersi bizitza osorako kartzela-zigorra ezarri zioten, ustez Massachusettseko emakume bat hiltzea leporatuta. Haren arreba, Betty Anne, bi umeren ama ezkondua eta taberna bateko zerbitzaria, neba errugabea dela frogatzen saiatuko da. Horretarako, Zuzenbide ikasketak egiten hasi eta lizentziatu egingo da, gero kasua berriro zabaldu eta neba errugabea dela babesteko epaimahaiaren aurrean. Bidea zaila izango da, aurretik dituen gauza asko bertan behera utzi beharko dituelako. Gainera, neba kalera ateratzea oso zaila izango da, Estatuak oztopo ugari jarriko baititu. Denbora Bettyren kontra doa, baina bizitza dagoen bitartean ez da itxaropena galdu behar.

Film honetan hainbat aktore ezagun aritu dira; Hillary Swank, Sam Rockwell, Minnie Driver eta Melissa Leo, besteak beste.

Betty Anne Waters filma ostiralean 22:10etik aurrera ikusi ahalko da, ETB2n.