Itxi

22:15ean

'Sexo en Nueva York 2' filmaren estreinaldia, 'La Noche de' saioan

A.H.

EITB

Gainera, Burt Lancaster aktorea jaio zela mendeurrena bete denez, haren bizitzari buruz esan diren egiak eta gezurrak errepasatuko ditugu. Gaur gauean, 22:15ean, ETB2n.

'Sexo en Nueva York 2' filmeko irudi bat

Gaur gauean, 22:15ean, 'La Noche de...' saioak Sexo en Nueva York 2 estreinatuko du. Sarah Jessica Parker, Kim Cattrall, Kristin David eta Cynthia Nixon dira telesail arrakastatsuaren protagonistak, eta lau lagunak elkarrekin ikusiko ditugu berriz ere film honetan. Felix Linaresek aurkezten duen saioan, grabazioko bitxikeriak kontatuko dizkigute, baita telesailaren sei denboraldi arrakastatsuei buruzko eta aktore protagonisten gaineko sekretuak ere.

Bestalde, Burt Lancaster aktorearen jaiotzaren mendeurrena aitzakia gisa hartuta, gaurko saioan istorio bitxiz betetako bizitza izan zuen aktorea oroituko dugu. Hainbat zurrumurruren arabera, homosexuala zen, nazia ere bai, bularretakoak saltzen aritu zen, zirku bateko langilea izan zen, baita gerrako heroia ere. 'La noche de...' saioan baieztapen horiek aztertuko ditugu, Verdades y mentiras de Burt Lancaster atalean.

Gainera, Gazapos de película atalean, hainbat film ezagunetako akatsak ikusiko ditugu, besteak beste, A todo gas komedia ezagunekoak.

Amaitzeko, beste urteurren bat ere hartuko du gogoan saioak. Datorren ostegunean 20 urte beteko dira River Phoenix aktorearen heriotza tragikoa gertatu zenetik. Izar handia izateko bidean zen, eta egoera arraro eta dramatikoan hil zen. CSI: Hollywood atalean heriotza hura aztertuko dugu.

'La Noche de... Sexo en Nueva York 2', 22:15ean, ETB2n.

Informazio gehiago (1)