Itxi

22:15ean

Zurrumurruak eta esamesak, '60 Minutos' saioan

Gaur, 22:15ean, Euskal Herrian barrena ibiliko gara hainbat zurrumurru eta esames ezagunen bila.

Azken asteotan asko zabaldu da, eta jende ugarik sinetsi du, Euskal Herriko ikastetxe baten inguruan haurrak bahitzen ahalegindu zirela. Gezurra zela jakin zen gero. Zergatik zabaltzen dira jendea ikaratzea helburu duten gezurrezko albiste horiek? Nork asmatzen ditu? '60 minutos' saioan, gai hori aztertuko dugu, 22:15ean, ETB2n.

Gezurrezko albisteak, zurrumurruak eta horrelako asmakeriak beti egon dira. Sacamantecas (errai-ateratzailea), bihurguneetan agertzen zen neska, Arabako Otxate herri madarikatuari buruzko istorioak... Horiez guztiez arituko gara Enrique Etxezarra ikertzaile gasteiztarrarekin.

Gezurrezko istorio horien bila joko dugu hainbat lekutara. Miguel Bosé, haren seme-alabak eta bikotekidea Lezaman bizi direla esan izan da. Norbaitek sinetsi al du hori? Ikusi ote ditu inork Lezaman?

Luis Alfonso Gámez kazetariak chemtrail edo hegazkinek zeruan uzten dituzten lorratzei buruz hitz egingo du, gizakiontzat kaltegarriak diren gai kimikoak fumigatuta sortzen direla uste baitute askok. Gainera, egungo zurrumurru eta gezurrezko istorio ezagunenei buruz ere arituko gara harekin, eta horrelako kontuak zergatik asmatzen ote ditugun aztertuko dugu.

Gabriela erizaina da, eta medikuntzari lotutako hainbat kondaira ezeztatuko ditu; deigarrienak sexuari buruzkoak dira. Egia al da uzkian askotariko objektuak sartuta agertzen den jendea izaten dutela larrialdietan?

Tomas El libro negro de las leyendas urbanas liburua idatzi duen Salamancako Unibertsitateko irakaslearen semea da. Tomasen iritziz, txisteen kontrako alde iluna osatzen dute kondaira horiek, eta entretenitzeko sortzen dira.

Astelehenean, azaroak 4, 22:15ean, '60 Minutos' saioan aztertuko dugu hori guztia.

Informazio gehiago (1)