Audientzia
'Teleberri', urtebetez audientzien buru
A.H.
EITB
Albistegiek %17,1eko audientzia zatia lortu dute urrian, irailean lortutako datua gaindituz.
'Teleberri'k albistegietan nagusitasuna lortu du azkeneko hamabi hilabeteetan. Audientziaren % 17,1 izan du urrian, iraileko audientzia gainditu du, zazpi puntu gehiago eskuratuz. Albistegiaren eguerdiko edizioa nabarmendu da. Africa Baetak aurkeztutako saioak % 19ko audientziarekin itxi du hilabetea.
'Teleberri' 2013an nagusi izan da % 17,3ko audientzia kuotarekin, eta urtean zehar 217.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du.
'La Noche de…' k bere datu onei eutsi die
Euskal Telebistako saiorik ikusienen artean dago 'La Noche de…'. Audientziak leial jarraitzen du Felix Linaresen saioa, eta asteartero 287.000 ikus-entzulek bat egiten dute 'La Noche de'rekin, emanaldiaren uneren batean. Urrian % 12,8ko audientzia zatia lortu zuen, eta nabarmentzekoa da London Boulevard filmari zegokion saioak izandako harrera ona. Colin Farrell eta Keira Knightley dira pelikularen protagonistak, eta egun hartan %16ko audientzia kuota eta 358.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen saioak.
'101 Gaztelu'k publiko euskaldunaren babesa jaso du
'101 Gaztelu' arrakastaz nabarmendu da udazken honetan euskarazko telebista eskaintzaren barruan. Publiko euskaldunak oso ondo hartu du 'El Conquistador del Fin del Mundo' taldearen proposamen berria. Izan ere, urrian, %7,5eko audientzia zatia lortu du euskaldunen artean.