Itxi

22:15ean

'Duelo en la Cocina' saioa gaur itzuliko da ETB2ra

A.H.

EITB

Euskadi eta Alemaniaren arteko lehia gastronomikoa eskainiko du. Saltxitxak, garagardoa eta gari eta zereal ogiaren inguruan lehiatuko dira bi herrialdeak.

'Duelo en la Cocina' saioa ETB2ko programaziora itzuliko da gaur. Sara Gandarak aurkeztutako saioak Euskadiko eta beste herrialde bateko sukaldaritzak jarriko ditu aurrez aurre. Aste honetan aurkari gogorra izango du euskal sukaldaritzak: Alemania, Europako potentziarik garrantzitsuena.

Bertako hiru produktu esanguratsu jarriko ditu lehian saioak: saltxitxak, garagardoa eta gari eta zereal ogia. Paul Schröder Alemaniako kontsulak aurkeztuko dizkigu Alemaniatik ekarritako hiru jakiok. Senen Gonzalez sukaldariak eta Ana Vega blogariak, berriz, Euskal Herrian ekoitzitakoak ekarriko dizkigute mahai gainera.

Lehenik eta behin, bilaketa prozesu hori nolakoa izan den erakutsiko dute, euskal ekoizleen lana ezagutzera emanez. Aukeratutako hiru ekoizleak final handian arituko dira, eta euren produktuak epaimahaiaren aurrean defendatu beharko dituzte.

Goi mailako lau sukaldarik osatuko dute epaimahaia: Darren Williamson ingelesak, Aitor Elizegi bizkaitarrak, Uri Greenberg alemanak eta Ruben Trincado gipuzkoarrak. Horiek esango dute zein den produkturik onena: Euskadikoa ala Alemaniakoa.

Datozen asteetan, Katalunia, Ameriketako Estatu Batuak eta Andaluzia izango ditu aurkari Euskadik.

'Duelo en la Cocina' gaur gauean, 22:15etik aurrera, izango da ikusgai, ETB2n.

Informazio gehiago (1)