Itxi

23:15ean, ETB2n

'Ertzaintza: mujeres detrás de un uniforme' dokumentala, gaur

A.H.

EITB

Emakumezkoak Ertzaintzan sartu zirela 30 urte bete direla nabarmenduko du dokumentalak, bertan sartutako lehen emakumeen arteko seiren bitartez.

Gaur, Ertzaintza: mujeres detrás de un uniforme dokumentala izango dugu ikusgai ETB2n. Emakumezkoak Ertzaintzan sartu zirela 30 urte bete direla nabarmenduko du dokumentalak, bertan sartutako lehen emakumeen arteko seiren bitartez.

Maite, Marta, Eva, Begoña, Mari Carmen eta Tomasi dira sei emakume horiek, eta euren lanbidean izan dituzten egoera zailak, arriskutsuak eta zirraragarriak aipatuko dizkigute. Lanean eman dituzten 30 urteetan izandako bizipenez arituko dira, baita lankideekin, lagunekin eta senideekin izandakoez ere. Ordura arte gizonezkoena zen mundu hartan nola sartu ziren kontatuko dute.

Lehen aldiz, emakumezko ertzainek euren lanpostuetako eta intimitateko ateak zabalduko dizkigute, pertsonalki eta profesionalki bizitakoa azaltzeko. Emakume horiek lanean ezagutuko ditugu, bai kalean, baita ertzain-etxeetan ere.

Protagonistek, gainera, une dibertigarriak ere oroituko dituzte, esaterako Arkautiko akademian ikasle zirela bizitakoak. Lehen uniformeak nolakoak ziren gogoratuko dute, gonaz jantzita nola joaten ziren, alegia, eta guztia nola aldatu den ere bai. Ertzain izatea erabaki izanaz harro daudela nabarmenduko dute 1983an Arkautiko heziketari ekin zioten emakume horiek.

Ertzaintza: mujeres detrás de un uniforme, gaur gauean, 23.15ean, ETB2n.