Itxi

00:30ean

'Jaungoikoaren semea' deituriko André Ward, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.H.

EITB

Ward, gaur egungo boxeolaririk onena, Chad Dawsonen kontra neurtuko da.

Manu MAritxalar eta Pedro mari Goikoetxea. Argazkia: EITB

Aste honetako 'Boxeo Izarrak' bi borrokaldi ikusgarri eskainiko ditu. Hasteko, André Ward eta Chad Dawson izango dira aurrez aurre. Ward gaur egungo boxeolaririk onenetarikoa da. Txapeldun olinpikoa izan zen 2004an eta profesional mailan egindako 25 borrokaldiak irabazi ditu. Bost aldiz izan da munduko txapeldun pisu superertainean. Dawsonek, bere aldetik, 31 garaipen lortu ditu eta borrokaldi bakarra galdu du. Zortzi bider izan da munduko tituluaren jabe pisu erdiastunean.

Norgehiagoka ikusgarri honen ondoren, pisu astuneko neurketa bat eskainiko da: Vyatseslav Glazkov eta Tor Hamer-en artekoa, hain zuzen. Glazkov ukrainarra da eta egin dituen 13 borrokaldietan nagusitu da. Hamer-ek 19 neurketa irabazi ditu eta bat besterik ez du galdu.

Hortik aurrera, boxeolari gazteak ezagutzeko aukera izango dute 'Boxeo Izarrak'eko ikus-entzuleek. Esate baterako, Frank Buglioni, Jose Felix Jr eta Gabino Saenz.

'Boxeo Izarrak', ostiralean, 00:30ean, ETB1en.