22:15ean
Anne Etchegoyenen kontzertua, gaur, ETB1en
L.A
eitb.com
Frantzian Urrezko Diskoa lortu duen Donapaleuko abeslariak Baionako Aizkoa gizonezkoen abesbatzarekin grabatutako diskoa aurkeztuko du kontzertu batean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Anne Etchegoyenek kontzertua eskainiko du gaur, ETB1en, Baionako gizonezkoen Aizkoa abesbatzarekin grabatutako Les Voix Basques - Anne Etchegoyen & Le Choeur Aizkoa izeneko diskoa aurkezteko.
Anne Etchegoyen, Donapaleun jaioa, bere herriko abesbatzean hasi zen 8 urterekin abesten eta, ondoren, kantu-lehiaketetan parte hartzen. Hala ere, bere izena 2003tik aurrera hasi zen ezagun egiten, Parisen ospatu zen Atletismoko Munduko Txapelketako irekiera ekitaldian Frantziako ereserkia abestu zuenean.
Frantzian Urrezko Diskoa lortu duen Nafarroa Behereko abeslariak arrakasta handiko kontzertuak eskaini ditu Frantzian, Argentinan eta Estatu Batuetan. Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez kantatzen du Anne Etchegoyenek eta Mikel Laboa, Benito Lertxundi edo Urko bezalako abeslarien euskal abesti klasikoak, abesti propioak eta egungo musikaren jenero ezberdinak uztartzen ditu.
Ez ezazu galdu Anne Etchegoyen abeslariaren kontzertua. Hitzordua, gaur, 22:15ean, ETB1en.