Gaur gauean
Meryl Streep eta 'No es tan fácil' filma, 'La Noche de' ETB2ko saioan
A.H.
EITB
Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Wyomingen cowboyak ere euskaraz aritzen ote diren aztertuko du saioak.
Gaur gauean, 22:15ean, 'La Noche de...' ETB2ko saioak No es tan fácil komedia dibertigarria emango du. Meryl Streep da filmeko aktore nagusia, baina, aktore estatubatuar ezagunaz gain, Alec Baldwin eta Steve Martin ere ikusiko ditugu bertan. Umorea lantzen eskarmentu handia duen Nancy Meyers da zuzendaria. Felix Linaresek aurkeztutako saioak filmaren grabazioko xehetasunak eta aktore nagusiei buruzko bitxikeriak kontatuko dizkigu.
Gainera, Euskararen Nazioarteko Eguna dela kontuan hartuta, keinu txiki bat egingo du. Los vascos conquistan Hollywood atalean emango duten erreportajean, Wyomingeko sheriff batek 'barrabilak' hitzaren esanahiari buruz emandako azalpena ikusiko dugu.
Bestalde, igandean 60 urte beteko dituen Kim Bassinger aktoreari tartea egingo dio saioak. Adinean aurrera doan arren, beti bezain eder jarraitzen du, eta haren edertasunaren sekretuak ezagutuko ditugu 7 secretos de belleza atalean.
Eta amaitzeko, Tu serie favorita tarteak bi telesail ezagun jarriko ditu aurrez aurre: 80ko hamarkadakoa izango da bat, ongi jantzitako poliziak ardatz dituena; bestea, berriz, 90ekoa, protagonistak bainujantzi gorriak soinean dituztela erakusten zituena.
'La Noche de... No es tan fácil', 22:15ean, ETB2n.