Gabon gauean
Athleticeko jokalariak Beatles bihurtuta, 'Euskal Kantuen Gaua 2013'n
EITB
Iker Muniain, Markel Susaeta, Oscar de Marcos eta Mikel Balenziaga futbolariek 'Love me do' abestuko dute Gabon Gauean ETB1en.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athleticeko jokalariek The Beatles taldearen 'Love me do' kantaren bertsioa egingo dute 'Euskal Kantuen Gaua 2013' saioan. Iker Muniain, Markel Susaeta, Oscar de Marcos eta Mikel Balentziaga futbolariak John Lenon, Paul McCartney, George Harrison eta Ringo Star izango dira ETB1eko Gabon gaueko saio berezian.
Urtero bezala, euskal gizarteko pertsona ezagunek hartuko dute parte 'Euskal Kantuen Gauean'. Athleticeko jokalariena aurtengo emanaldirako prestatu dituzten ezusteetako bat baino ez da.