Gaur
Aizkolariak, saskibaloia eta pilota, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en
A.A.
EiTB
Euskadiko aizkolari txapelketa, Laboral Kutxaren eta Gipuzkoa Basketen partidak, eta Eibarko pilota jaialdia.
Gaurko Euskal Telebistaren kirol programazioak zuzeneko lau emanaldi dakartza, eta laurak eitb.com-en ere ikusgai izango dira.
12etan, ETBKn, Euskadiko aizkolari txapelketa emango da Elgoibartik, eta ordu berean, ETB1en, Endesa Ligako Laboral Kutxa-Valencia Basket.
Arratsaldeko bostetan, ohi denez, pilota emankizuna egingo da. Eibarren izango dira ETBko kamerak, han jokatuko diren hiru partidak zuzenean eskaintzeko: Aritz Lasa-Merino I / Jaka-Rezusta, Titin III-Zabaleta / Ezkurdia-Merino II eta Gorka-Peñagarikano / Mendizabal III-Larrinaga.
Ordu bete beranduago, 18:00etan, hasiko da Endesa Ligako La Bruixa D'Or-Gipuzkoa Basket neurketaren emanaldia ETBKn.
Azkenik, Igorreko ziklo-krosaren laburpenak eskainiko da ETBKn 17:30ean eta zesta puntako Tolosako Sariko kiniela 19:45ean ETBKn baita ere.