22:00etan
'Bertsolari' dokumentala, gaur, ETB1en
I.Z
Bilbo
Dokumental berezi honek Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Sarasua, John Miles Foley, Joseba Zulaika eta Miren Amurizaren kolaborazioa eduki du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gabonen aurretik, eta Bertsolarien Txapelketa Nagusiaren finalaren bezperan, Bertsolari filma estreinatuko du ETB1ek, gaur gauean 22:00etatik aurrera. Asier Altunak sinatutako dokumental honek bertsolaritzaren unibertsoan murgiltzeko gonbitea luzatuko die ikus-entzuleei. Bat-batekotasunaren munduko hainbat aspektu jorratzen ditu lanak, eta sormenaren jatorriaz arituko dira, besteak beste.
Bertsolari bat-bateko poesiaren, isiltasunaren eta arte biluztuan zehar egindako bidai bat da. Dokumental hau Donostiko Zinemaldian estreinatu zen eta Euskal Herriko, Madrileko eta Bartzelonako zinema aretoetan ikusi ahal izan zen. Gainera, ikusle asko joan ziren dokumentala ikustera (16 mila pertsona baino gehiago).
Gaur egun, munduko festibal desberdinetan zehar dabil. Hauen artean, Cearako Fortaleza hiriko zinema festibalean (Brazil) argazki onenaren saria jazo du.