Aste honetan
Meatzeen eta Herri Lanen Fakultatearen mendeurrenaz, 'Teknopolis'en
A.A.
EiTB
Transplanteei buruz ere arituko dira EiTB Maratoiarekin bat eginez.
EHUko Meatzeen eta Herri Lanen Fakultateak 100 urte bete ditu aurten eta 'Teknopolis'ek historia horren errepasoa egingo du, baita gaur egun toki horretan egiten den lana erautsi ere. Nafarroako Unibertsitate Publikoan Osasunbidean itxaron-zerrendak murrizteko garatu duten sistema bat ere aurkeztuko dute.
15 urte sekzioan, EiTBko Maratoiarekin bat eginez, 'Teknopolis'en historian zehar organoen transplanteen inguruan egin dituzten erreportajeen bilduma osatuko dute. Tartean, duela zazpi urte elkarrizketatu zuten pertsona bat ekarriko dute saiora, gaur egun nola dagoen jakiteko. Izan ere, bere sasoian bi aldiz egin behar izan zioten gibel-transplantea.
Programa bukatzeko, Airetik tartean, Arantzazuko basilika erakutsiko dute, dronez ikusita, barrutik zein kanpotik.
'Teknopolis' larunbat goizetan, 11:00etan, dago ikusgai ETB1en eta igande goizetan, 9:30ean, ETB2n, Oihana Jauregik aurkeztuta.