22:15ean
'Euskadi Pregunta al lehendakari Iñigo Urkullu', gaur, ETB2n
EITB
Africa Baetak gidatuko du 'Euskadi Pregunta' saioa, gaur gauean, ETB2n. 30 herritarrek egindako galderei erantzungo die Iñigo Urkulluk.
'Euskadi Pregunta' saio bereziaren atal berri bat izango da gaur, ETB2n. Iñigo Urkullu izango du ardatz Africa Baetak 22:15etik aurrera gidatuko duen saioak, eta, bertan, 30 herritarrek egindako galderei erantzun beharko die lehendakariak. eitb.com-en ere zuzenean izango da ikusgai.
Saioan parte hartuko duten gizon-emakumeek galdera bana egingo diote gonbidatuari, euren kezka nagusiak, eta politika, ekonomia eta gizarte mailan dauzkaten zalantzak argi diezazkien. EAEko biztanleriaren estatistika irizpideak kontutan hartuta, Bildarte enpresak egingo du saioan parte hartuko duen jendearen aukeraketa, ahalik eta zabalena izango den gizarte-lagina eratuta. Galderak eta publikoa, beraz, anitza izango da. 75 bat minutuko iraupena izango du saioak.
Miramongo platoan egongo diren pertsonen galderez gain, eitb.com-eko erabiltzaileek euskadipregunta@eitb.com-era igorriko dituzten galderetako zenbaiti ere erantzungo die Urkulluk.
Iñigo Urkullu lehendakaria ardatz izango duen 'Euskadi Pregunta', gaur gauean, 22:15ean, izango da ikusgai.