22:15ean
Umorez beteriko 'Bodologuak', gaur gauean, ETB1en
A.H.
EITB
Nagore Aranburuk, Mikel Pagadizabalek eta Egoitz Lasak eguneroko hainbat gai zital jorratuko dituzte, Anartz Zuazuaren gidaritzapean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Nork esan zuen euskalduna izatea erreza zela? Eta oporretara joatea mundiala dela? Zein kristori bururatu zitzaion elkarte gastronomikoak sortzea? Eta Fox Terrierrai txubaskeroa jaztea? Horrelako galderei umorez erantzutera etorriko da 'Bodologuak' monologo saio berezia, gaur gauean, 22:15ean, ETB1en.
Anartz Zuazuaren gidaritzapean, galdera hauei eta beste hainbat galderei erantzuteko elkartuko dira Mikel Pagadizabal, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburu, datorren osteguneko 'Bodologuak' saioan. Serio hartu nahi dituzte gaiak baina, ezin dute. Gure hiru protagonisten umoreari ezin mugak ezarri, eta barreak eta algarak aske mugituko dira saio osoan zehar.
Dena prest dute emanaldirako. Baina, kasualitatez, eszenatokira igo aurretik ezkontza bat izan dute eta funtzioa “bodologo” bihurtuko da. Elegante, zorrotz, petral eta xelebre, baina beti umorez gainezka.
'Bodologuak', 22:15etik aurrera, ETB1en.