Abenduaren 31rako
Urteko labur bilduma ikusgarria prestatu du 'Eguraldia'k gaurko
A.A:
EiTB
Hilabetez hilabete zer nolako eguraldia egin duen erakutsiko digute Andoni Aizpuruk eta Ana Urrutiak.
Bukatzear den urte honetan zer nolako eguraldia egin duen jasotzeko labur bilduma berezia prestatu du 'Eguraldi'ko lan taldeak. Efektu berezien laguntzaz, irudi sorta ikusgarria prestatu du. Ahaztuta izango ditugun gertakariak gogorarazteko, eta sarri usteak erdi ustel izaten direla erakusteko, hilabetez hilabete zer nolako eguraldia egin duen erakutsiko digute. Datu zehatzen bidez, erradiografia aterako diote 2013. urteari. Horretarako, Andoni Aizpuruk eta Ana Urrutiak bere eskutan izango dituzte normalean atzeko mapan izaten dituzten meteoroak: eguzkiarekin jolastu, haizetea sortu eta euria botarazi ahal dutela erakutsiko digute, teknologiaren laguntzaz.
Irudi sorta horretan, inondik inora, euria izango da protagonista nagusia, 2013a urte euritsua izan delako oso. Udan ez, ohi baino lehorxeago joan zelako, baina bestela euri marka guztiak apurtu ditugu. Aurreko urteetako kopuruak nabarmen gainditu ditu hamairugarrenak.
Kontrastez betetako urtea izan da, gorabehera handikoa... ekaina ohi baino hotzagoa izan bazen, uztailak ere estatistika apurtu zuelako, baina oraingoan goitik. Ohi baino bero gehiago izan genuen udan. Udako etenalditxoaren ostean, euriak ez zuen denbora askorik behar izan berriz itzultzeko... Udazkenean 25 egunez izan dugu euria, atertu gabe.
Bitxikeri eta datu ugari 'Eguraldia'ren urteko labur bilduman, urte zahar egunez, ETB1eko eta ETB2ko tarteetan.