22:15etik aurrera
'Ongi Etorri' berezia, gaur gauean, ETB2n
Patricia Gaztañagak lau familiek Gabonak nola ospatzen eta haien etxeak nola apaintzen dituzten ezagutuko du.
"Ongi Etorri" saioak Euskal Herriko etxe xarmangarriak erakutsi dizkigu. Oraingo honetan ere, lau familiak etxeko ateak zabalduko dizkiote Patricia Gaztañagari. Garai berezi honetan etxeak nola apaintzen dituzten ezagutuko du aurkezleak.
Arabako Sabando herrian, Elena eta Angel Laponiatik ekarritako egurraz egindako etxe berezi batean bizi dira. Etxea Gabonetako ipuin batean bezala apiandu dute.
Donostian Patriciak Venancio ezagutuko du. Berarentzat Gabonak urteko jai onenak dira eta hori etxeko apianketan nabaria da.
Barakaldon, "Ongi Etorri", Aidarekin eta Albertorekin izango da. Haientzat Gabonak jai oso bereziak dira eta haien 110 metro kuadroko duplexa goitik behera apaindu dute.
Bilbon, Poza Lizentziatuaren kalean Maite bizi da. Gabonetako azokak gogoko ditu eta bere atikoak Gabonetako ukitua du urte osoan zehar.
"Ongi Etorri", gaur gauean, ETB2n emitituko da, 22:15etik aurrera.