Itxi

22:00ean

Xala - Cecilio / Bengoetxea VI - L.Galartza, ETB1en eta eitb.com-en

EITB

Gaur gauean pilotako Binakako Txapelketako neurketa emango da Donostiako Atano III pilotalekutik.

Yves Xala

Gaur gauean Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatuko den Binakako Txapelketako neurketa zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.com-ek 22:00etan hasita. Xalak eta Ceciliok, Oinatz Bengoetxea eta Ladis Galartza izango dituzte aurrez aurre.

Atariko partidan, berriz, Aritz Lasa-Tolosa eta Jaka-Rezusta bikoteak izango dira nor baino nor gehiago. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Koldo Aldalurrek egingo dute gaueko hamarretan hasiko den jaialdiaren kontakizuna.