Itxi

15:15ean

'Lo que el viento se llevó' film klasikoa, gaur arratsaldean ETB2n

I.Z

Bilbo

Pelikula honek 13 izendapen jaso zituen Oscar sari ospetsuetan eta horietatik 8 irabazi zituen. Bestetik, 1938rarte egin zen filma garestiena izan zen, 4,25 milioi dolarreko kostuarekin.

'Lo que el viento se llevó'

Klasikoetan klasikoena, Lo que el viento se llevó filma emitituko da gaur arratsaldean, 15:15etatik aurrera ETB2n.

XIX.mendearen erdialdean, Scarlett O´Hara (Vivien Leigh), maitasun kartsua eta apetatsua den emakume gazte bat, Estatu Batuetako hegoaldean kokatutako jauregi batean bizi da esklabu beltzez eta mota guztietako luxuz inguraturik. Escarlata, Fitzgeral O´Harararen alaba da eta honek kotoia sortzen duen aberats bat da.

Nahiz eta oso ederra izan, ezin du bere auzokidea berarekin ezkontzea lortzen, izan ere, Ashley Wilkes (Leslie Howard) Escarlataren lehengusina den Melanie Hamiltonekin (Olivia de Havilland) maitemindurik dago eta berarekin ezkonduko da.

Sezesio gerra hastear dago eta inguruko gazteak gudara joateko irrikitan egongo diren bitartean, Rhett Butler (Clark Gable) «Doce Robles» izena duen Ashley-en etxeko jai batean Scarlett ezagutu eta maitemindu egingo da. Gizon honen helburua aberats izatea izango da eta aukera ezinhobea izango litzateke neskarekin ezkontzea.

Rhett Butler  Scarlettekin ezkondu nahiko du baina emakumeak Ashley Wilkes bakarrik edukiko du buruan eta urteak eta interesengatik burututako hainbat ezkontzen ondoren, Ashleyren erakargarritasunak Escarlata obsesionatuta edukitzen jarraituko du.

Pelikula honek 13 izendapen jaso zituen Oscar sari ospetsuetan eta horietatik 8 irabazi zituen. Bestetik, 1938rarte egin zen filma garestiena izan zen eta 4,25 milioi dolarreko kostua eduki zuen.