22:15ean
Guardia Zibilaren atxiloketak aztergai, gaurko 'Debatea'n
A.E
EiTB
Tantaz Tantak antolatutako manifestazioaz ere arituko dira gaurko saioan.
Guardia Zibilak egin dituen EPPKren bitartekarien atxiloketak jorratuko dituzte gaur lehenik eta behin Xabier Usabiagak aurkezten duen 'Debatea' saioan. Honekin bat 2013. urteko abenduaren 28an EPPK-k ezagutzera emandako agiri edo komunikatuaren nondik norakoak aztertuko ditugu programan, eta larunbat honetarako Bilbon Tantaz Tantak antolatutako manifestazioaren inguruan ere hitz egingo dute. ETAren hurrengo komunikatua noiz izan litekeen eztabaidatu eta gaur egungo espetxe politika berriaren egoeraz ere arituko dira.
Horretaz guztiaz hitz egiteko, honako solaskideak izango dira: Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidea; Denis Itxaso Donostiako PSEko zinegotzia; Laura Garrido, PPko legebiltzarkidea; Joseba Egibar, EAJko legebiltzarkidea; eta Julen Arzuaga, EH Bilduko legebiltzarkidea.
'Debatea', gaur gauean, 22:15ean, ETB1en.