Itxi

22:15ean

'La niñera mágica y el Big Bang', gaur gauean, ETB2n

I.Z

Bilbo

Euskal Telebistak La niñera mágica y el Big Bang familia guztiarentzako pelikula dakar ostiral gauerako. Magia, fantasia eta komedia. 22:15ean, ETB2n.

La niñera mágica

Susanna White zine zuzendariaren pelikula La niñera mágica y el Big Bang, ostiralean 22:15etatik aurrera emitituko da. Magia eta fantasia dituen entretenimenduzko filma ETB2n ikusi ahal izango da.

Bigarren Mundu Gerra hasi da eta Inglaterran Isabel Green (Maggie Gyllenhaal) bere baserria zaintzen eta bere hiru semeak hezten ari da. Bitartean, bere senarra (Ewan McGregor) gerran borrokan ari da.

Gerra dela medio, Londresen bizi diren Celia eta Cyril iloba aberats eta bihurriak etxaldera joango dira eta bertan egon nahiko dute.

Green andereak ezingo die ezetza eman eta bost umeak zaindu beharko ditu, baserri handiaz aparte. Laster konturatuko da ezinezkoa egingo zaiola dena kontrolpean izatea, umeen artean txarto konpontzen baitira eta behin eta berriz borrokan arituko dira.

Bat-batean andre batek atea joko du, Nanny McPhee (Emma Thompson) da, umeak hezten dituen andre misteriotsu bat. Hegan egiten duen motor bat darama.

Isabelek momentu horretan duen estresa ikusita, andereak bere zerbitzuak eskainiko dizkio. Nannyk bastoiarekin eginiko truku magikoak eta trikimailuak erabiliz, umeei bizitzan garrantzitsuak diren baloreak irakatsiko dizkie.