Aurrerapena
Iguazuko oihanean galduta ibiliko dira abenturazale trebeak
‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioaren hamargarren edizioa sorpresaz beterik dator; egoera zailei egin beharko diote aurre abenturazale trebeek.
Emanaldi bikoitza izango du ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioaren 10. Edizioak. Sorpresaz beterik dator aurtengo edizioa, Iguazuko oihanean galduta ibiliko dira abenturazale trebeak eta egoera zailei egin beharko diote aurre.
Hasteko, Patagoniako hotzetik urren hasiko da aventura: Selva de Misiones eta Iguazuko ur jauzietan alegia. Hango 40 graduak eta hezetasuna izango dira partehartzaileen lehenengo traba. Baina, oihanak sorpresa gehiago ekarriko ditu: sugeak, yaguareteak, eltxo gosetiak…
Oihan honetako guarani bizilagunak abenturaren parte izango dira egunetik egunera. Guaraniak ez dira inoiz gerlariak, natura maite dute eta elkarrizketarako irekiak dira, beti ere beraiei errespetatzen bazaie. Beraiekin elkarbizitzea oso erraza izan daiteke, baina baita benetan zaila ere. Hori gutxi balitz, kontuan izan behar da guaraniek erabakitzeko ahalmena ere izango dutela
Lehiakide ohien taldea
Bestalde, lehen aldiz lehiakide ohi talde batek parte hartuko du. Lehiakide ohi horien artean daude, besteak, beste, Eneko Van Horenbecke (lehen edizioko txapelduna), Bárbaro edota Michel.
Hori guztia gidatzeko, Jose Luis Korta eta Juanito Oiarzabal izango dira kapitaninak, besteak beste. Lehenengo kapituluan argituko da zeintzuk diren kapitainak, izan ere, talde bakoitzaren kapitainak ezagutzea izango da taldeen arteko lehen jokoaren oinarria.
Ezin da emozio gehiago eskatu, edo bai, izan ere, Conquistador saioaren hamargarren edizioak estreno bikoitza izango du: lehenengo kapituluak emanaldi bikoitza izango du, larunbaten eta igandean eta saio bakoitzaren ondoren debatea eskainiko da. Conquistador 10 saioaren asteburua izango da, beraz.