Lehenengo saioa
Lehenengo zaplastekoa Manu eta bere yacareentzat
Lehiakide ohiak pozik hasi dira baina beteranotasuna gehiegi erabilita, kontrako izan daiteke. Abentura hasi baino ez da egin eta giroa erabat gaiztotuta dago dagoeneko.
Hori da hori hasiera Manu Maritxalarrentzat. Motxiletako kaiola irekiz, beraien arropa berreskuratuz eta chiripa alde batera utzita, guaranien kanpameduko legeak hautsi dituzte eta horrek ez die ezer ondorio onik ekarriko. Egia esan, jokoan ez dira horren gaizki ibili, bigarren lekua beti izango da bigarrena baino hobea, baina, oraingoz, hori ez ezagutzea erabaki dute.
Korta eta Juanito, kanpamendu oso pobrean
Bien bitartean, Korta eta Juanitoren yaguareteek lehenengo jokoa galdu eta kanpamendu oso pobreko desabaintalak bizi dituzte. Kanpamendu oso pobrean mugako egoeran daude, inurriek parte hartzaileen motxilak jaten dituzte; hala ere, galtzeak ekar ditzazkeen ondorioak dira gorrien kezka.
David Seco bere burua nabarmenduz
Oihaneko kanpamenduen sufrikariotik aldenduta, David Secoren coatien taldea kanpamendu aberatsak dituen erosotasunengatik kexu da. David Seco bere burua nabarmentzen hasi da, bere erara; baina, zein ausarta den ezjakintasuna, zer datorkien jakingo balute…
Abentura hasi baino ez da egin eta giroa erabat gaiztotuta dago dagoeneko. Hala ere, Manuren yacareen taldeek ez daki oraindik egindako akatsak laster zein ondorio ekarriko dizkien.