Interneteko audientzia
eitb.com eta sare sozialak sutan jarri ditu 'Conquis'en estreinaldiak
ETB2ko telerrealitate saio ezagunaren 10. edizioak jarraipen zabala izan du Interneten.
Asteburu honetan izan da ETB2n Julian Iantzik gidatzen duen 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren 10. edizioaren estreinaldia, eta arrakasta izugarria izan du larunbatean eta igandean ikusgai izan dugun lehen atalak. Telerrealitate programak audientzia datu bikainak lortu ditu telebistan, baita eitb.com-en eta sare sozialetan ere.
Igandean, eitb.com-ek 110.000 erabiltzaile bakar izan ditu, eta erdiak baino gehiagok (50.000 inguru), 'El Conquis'ekin zerikusia duten edukiak kontsumitu dituzte. Saioaren atari bereziaren azaleko orriak 17.000 erabiltzaile bakar izan ditu asteburuan, unerik onenak biltzen dituzten bideoek 11.000tik gora, eta lehiakideen fitxek, berriz, 7.000. EiTB Nahieranen, larunbateko atalak 11.000 ikustaldi baino gehiago izan ditu, eta igandekoak, berriz, 1.000 izan ditu, argitaratu eta berehala.
Sare sozialak ere sutan jarri ditu 'El Conquistador' saioak. Twitterren Trending Topic izatea lortu du (sare sozial horretan une horretan gehien aipatu den gaia), bai larunbatean, #ConquisEstreno traolarekin, bai igandean, #ConquisEstreno2 etiketarekin. Euskal Herriko telebista-saio gutxik lortzen dute horrelako markak egitea, Espainiako Estaturako Trending Topic ranking bat baitago, eta euskaldunek % 5 baino ez baitugu betetzen bertan. Igandean, 6.000 txiotik gora izan zen Twitterren saioaren etiketarekin. Asteburu osoan, gainera, 1.000 jarraitzaile berri gehiago lortu zituen @el_conquis profil ofzialak, eta ia 15.000 dauzka jada.
Facebooken, 'El Conquistador' saioaren profilak 25.000 zaletik gora dauzka, baina asteburuan bertan partekatutako edukiak 40.000 pertsonarengana heldu ziren. Gainera, 5.000 elkarrekintza izan ziren, eta 1.000 iruzkin baino gehiago izan zen eitb.com-en barruan sare sozial horri zabaldutako leihoetan.