Itxi

23:10ean

'Danbor-hotsak' erreportaje berezia, ETB1en

A.A.

EiTB

Sara Gandararen eskutik, donostiarren jai handiaren inguruko xehetasun guztiak ezagutuko ditugu.

Danbor-hotsak entzun daitezke egunotan Donostian. San Sebastian egunerako prestaketetan buru-belarri sartuta dabiltza. Sara Gandararen eta 'Euskal Herria Zuzenean' saioko lantaldearen eskutik, donostiarren jai handiaren inguruko xehetasun guztiak ezagutuko ditugu gaur gauean, 23:10ean, ETB1en, 'Danbor-hotsak' erreportajean.

San Sebastian eguneko entseguak aspaldi hasi zituzten helduek zein haurrek. Kai Alde elkartera eta hainbat ikastetxetara joango dira ETBko kamerak. Donostiarren artean nolako giroa bizi den jakite aldera, danborradako abestiak ba ote dakizkiten galdezka arituko dira kalean.

Danborra jotzeaz gain, ospakizun egun handia ere bada urtarrilaren 20a, afari eta bazkari bereziak egiteko aproposa. Egun horretarako jatetxeek eskaintzen dituzten menuak ezagutzeaz gain, txangurroa donostiar erara egiten ikasiko dute. Halaber, Aramendia Etxeko tarta danborradaz gozatzeko aukera izango dute, eta aurten angularik jango ote dugun galdetuko dute.

Danborrada egunerako hainbat aholku emango dizkigu Sara Gandarak, eta, amaitzeko, danborrak nola egiten diren erakutsiko digu.