ETBn eta eitb.com-en
Saskibaloia, atletismoa, errugbia eta pilota, gaur, zuzenean
A.A.
EiTB
Laboral Kutxa-Cai Zaragoza, Nazioarteko Italica Krosa, Ampo Ordizia-Quesos Entrepinares eta Olaizola II-Aretxabaleta / Titin III-Merino II.
Kirol eskaintza zabala prestatu du Euskal Telebistak gaurko. Saskibaloiarekin ekingo diote 12:15ean, ETB1en eta eitb.com-en. Laboral Kutxa-Cai Zaragoza partidaren berri emango dute zuzenean Asier Arangurenek, Josean Aldalurrek eta Juan de la Vegak.
13:25ean, ETBKn eta eitb.com-en, Sevillan jokatuko den Nazioarteko Italica Krosaren zuzeneko kontakizuna egingo dute Juanan Legorburuk eta Xabier Leibarrek.
ETBKn jarraituz, 14:35etik aurrera Ampo Ordizia eta Quesos Entrepinares taldeen arteko errugbi partida izango da ikusgai. Jon Ander Gorospe eta Iñaki Laskurain izango dira Errege Kopako finalerdiaren esatariak.
16:00etan, ETB1en, herri kirolen tartea zabalduko dute. Juanan Legorburuk hilaren 12an Aian jokatutako sokatira (680kg) finalaren kontaketa egingo du.
17:00etatik aurrera, pilota emankizuna egingo da Logroñoko Adarragatik. Julen Retegi-Rezusta / Jaunarena-Merino partidarekin hasiko da jaialdia. Ondoren, Txapelketako neurketa jokatuko dute Olaizola II-Aretxabaleta eta Titin III-Merino II bikoteek. Azkenik, Apezetxea-Peñagarikano eta Jaka-Larrinaga izango dira nor baino nor gehiago. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna ETB1en eta eitb.com-en.
Iluntze partean, 20:15etik aurrera, ETBKn, erremontea eta zesta punta izango dira ikusgai: Uterga-Jon / Ezkurra-Agirrezabal eta Beaskoetxea-Etcheto / Olha-Irastorza.
Azkenik, Mikel Olazabalek futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du 19:30ean hasiko den "Gol Festa" saioan. Eguerdian jokatutako Getafe-Real Sociedad eta bezperako Granada-Osasuna neurketen azterketa eta asteleheneko Athletic-Valladolid atarikoa egingo dute, besteak beste.