Itxi

Audientzia

423.000 ikus-entzulek egin zuten bat 'El Conquistador'ekin asteburuan

A.H.

EITB

Igandeko emanaldia ordutegi nagusian audientzia buru izan zen %21,4ko audientzia lortuz

Julian Iantzi

'El Conquistador del Fin del Mundo' realityaren asteburuko emanaldiak oso harrera ona izan zuen. Larunbat eta igandean, bataz beste, %17,1eko audientzia zatia eskuratu zuen, 151.000 ikus-entzule, eta 423.000 ikus-entzuleko audientzia metatua, Euskadin eta eragin eremuan.

Bestalde, igandeko emanaldia ordutegi-nagusian audientzia buru izan zen. Saioak %21,4ko audientzia zatia lortu zuen, eta 362.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Ondoren, Patxi Alonsok gidatutako debateak, %21,1eko audientzia eta 267.000ko audientzia metatua izan zituen.

Saioak mugak gainditu ditu eitb.tv eta sare sozialetan

Horrez gain, 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioren emanaldiak zifra errekorrak lortu ditu Interneten. EiTB Nahieranen ikusitako bideoek datu historikoa eskuratu zuten igandean: 20.128. Horietatik, %90a, 'El Conquistador' saioaren edukiak izan ziren. Gainera, saioaren webgune bereziak eitb.com-en, 7.497 erabiltzaile bakar izan zituen.

Sare sozialei dagokienez, saioaren hamargarren edizioaren lau emanaldiak, joera izan dira twitterren.  Joan zen urtean, sei hilabetetan hiru aldiz besterik ez zuen lortu marka hori.  Facebookean, 'El Conquistador del Fin del Mundo'ren orrialdeak 26.000 jarraitzaile ditu eta igande honetan, 13.300 erabiltzaileek partekatu zituzten orrialdeko edukiak.

'Danborrada'k,  arrakasta handia

Donostia eta Azpeitiko Danborraden zuzeneko emanaldiak ere, audientzia arrakasta handia izan zuen igande gauean. Donostiako ekitaldien zuzenekoak, 287.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen, eta %11,2ko audientzia zatia, euskaldunen artean.

ETB1ek jarraian eman zuen Azpeitiko Danborrada, eta %16,8ko audientzia zatia lortu zuen ikus-entzule euskaldunaren artean.

Igandeko pilota, bere ordu tartean nagusi

Bestalde, igandeko binakako pilota txapelketaren emanaldia, bere ordu tartean nagusi izan zen, %15eko audientzia zatiarekin. Olaizola eta Titin III aurrez aurre jarri zituen norgehiagokak, berriz, euskaldunen %27,2ak jarraitu zuen. 252.000 ikus-entzulek bat egin zuten emanaldiarekin uneren batean Euskadin eta eragin eremuan.

'Noches de Tormenta' filma nagusi, larunbat arratsaldean

'Noches de Tormenta' pelikula bere ordu tartean nagusi izan zen larunbat arratsaldean, eta %16,4ko audientzia zatia lortu zuen. 360.000 ikus-entzulek bat egin zuten filmarekin uneren batean.