Itxi

Zazpigarren atala

Yacareek euren lehen garaipenaz gozatuko dute, arnasa lasai hartuta

Manu Maritxalarren taldea hilzorian egotetik estasian egotera pasatu da. Amaia da Yaguarateen lehen izendatua eta Coatiak kanpamentu guaranian dira berriz.

Yacareak sinistu ezinda daude, izan ere, hilzorian egotetik estasian egotera pasatu da ordu gutxiren buruan; horixe da, hain zuzen ere, kanpamanetu batetik bestera dagoen aldea.  Chiripa jantzi beharrik ez dute izango eta aste lasaia igaroko dute, izendapenik egin gabe; hori gutxi balitz, kanpamentu aberatsean indarrak berreskuratzeko aukera izango dute, sabela ondo beteta, orain arte egin ez dutena, alegia.

Korta eta Juanito itxura eskasean

Jateko kontu horixe da, hain zuzen ere, Korta eta Juanito euren onetik atera dituena.  Badirudi jan ezin izanak eragin diela benetan mina, eta ez horrenbeste izendapenak egin behar izanak, Yaguareteen taldea arriskuan jarrita. Lehenago ere eman izan dute halako itxura eskasa kapitain biek, eta horrek ondorioak izan ditzake. Beraiek pertsonalki arriskuan ez egonda, agian ez dute estimatzen taldekieek jokatzen dutena? Edo, ezinbestekoak ez diren Yaguareteak dituzte eta egoerak ez die kezkatzen oraingoz? Amaiak izan dezake erantzuna, izan ere, bera da lehen nominatua, eta ez da babestua sentitzen, ez taldekideengatik ez kapitainengatik.

Coatiak chiripá jantzita berriz

Bien bitartean, David Seco eta bere Coatiek chiripa jantzi behar dute berriz eta guaranien kanpamentuaren nondik norakoaz gogoeta egin. Baina, Davidek ez du oraindik ikusi nahi bere jarrerak baldintzatu dezakeela taldeak kanpamentu horretan izango duen egoera, izan ere, gustatu ez arren, Karai Miri da kanpamentu horretan agintzen duena.

Informazio gehiago (1)