Umorezko saioa
'El humor de Javi Antón', gaur, ETB2n
Erredakzioa
'Euskadi Movie' saioaren ondoren, Javi Antón aktorearen esketx onenen bilduma bat eskainiko du Euskal Telebistak. Jonan de Baraka pertsonaiaren azalean ikusi izan dugu, besteak beste, aktore hau.
Gaur gauean, 'Euskadi Movie' umorezko saioaren ondoren, Javi Antón aktore santurtziarraren azken urteetako esketx onenen bilduma eskainiko du Euskal Telebistak. 'El humor de Javi Antón' saioa 23:25 aldera hasiko da, eta ETB2n eta eitb.com-en egongo da ikusgai.
Javi Antonek urteak daramatza ETB2ko umorezko saioetan parte hartzen. 'Vaya Semanita' saioan egin zen ezagun, batik bat Jonan de Baraka pertsonaiari esker. Ondoren, pertsonaia horretan oinarritutako 'Poligoneros' spin off-ean ere ikusi genuen, baita 'Euskolegas' telesailean Alex donostiarraren rola jokatzen ere. Azkenaldian, 'Euskadi Movie' saioko esketxetan ere hartu du parte.