Gaur
LABeko Ainhoa Etxaideri elkarrizketa, 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy'n
A.H.
EITB
Horrez gain, Eresbil musikaren euskal artxiboaren 40 urteko ibilbidea errepasatuko dute 'Entrada Libre'n.
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia hartuko dute gonbidatu gaur 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan, egun eguneko egoera ekonomiko eta politikoa hizpide hartuta.
ETB1en, Estepan Aldamiz-Etxebarriaren galderak erantzungo ditu gonbidatuak, eta horrez gain, Edurne Egaña, Jose Luis Elorza eta Dani Maeztu izango dira 'Egun On Euskadi'n, goizeko 08:00etatik aurrera
ETB2n, Olaia Urtiagak Etxaide elkarrizketatuko du 11:45ean, eta ondoren, Silvia Intxaurrondok gidatutako magazinak eguneko albiste nabarmenenak aztertuko ditu.
Eresbilen 40 urteko ibilbidea, 'Entrada Libre'n
Vanessa Sanchezek Jon Bagues Eresbil musikaren euskal artxiboko zuzendaria elkarrizketatuko du 'Entrada Libre'n, 11:15etik aurrera. Eresbilek 40 urte bete berri ditu eta hitzorduan zehar, ibilbide hori errepasatuko dute gonbidatuak eta aurkezleak. Zentroaren helburu nagusia musika ondarea eta, bereziki, euskal musikagileen ekoizpena, bildu, gorde, babestu eta zabaltzea izan da lau hamarkada hauetan.