Gaur
Indarrik basatiena, gaur, 'El Conquistador del Fin del Mundo'n
Hiru taldeetatik zein dagoen indartsuen erakutsiko du gaurko Immunitatearen Jokoak. Bederatzigarren atala gaur gauean eskainiko da ETB2n.
Hiru taldeetatik zein dagoen indartsuen erakutsiko du gaurko Immunitatearen Jokoak. Saioko beste klasiko bat, zirkuluan ardatzari bultzaka noiz lehertuko, guztiz aproposa izan daiteke Leon, Eneko eta Patxiren indarra erakusteko. Halaber, kapitaina aukeratu beharko dute taldeek, jokoan zehar erabaki garrantzitsuak hartuko dituen taldeko kapitaina, alegia.
Jaguareteek Amaia aukeratuko dute, Koatiek bikiak hautatuko dituzte, eta Jakareek, berriz, Metxa. Argentinar-euskaldunak Manu aukeratuko du aste honetako joko estuan parte hartzeko, eta Jakareen kapitainak saihetsetan duen lesioa benetakoa den edo ez ikusiko dugu.
Aste honetako saioaren gai interesgarrietako bat zera izango da, Juanito eta Korta kapitain gorriak ere azkenean kanpamentu guaranian izango diren jakitea, kazikearen esanetara eta gautxoek erabiltzen zuten txiripa jantzita. Hori gertatzen denean, bosgarren atal honetan edo aurrerago, 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioak 10 urteotan izan duen unerik barregarriena ikusiko dugu.
‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioaren bederatzigarren kapitulua gaur gauean eskainiko da, 'Eguraldia' tartearen ondoren, ETB2n.