Aurrerapena
Kortak eta Juanitok Guaranien Bilera izango dute, estreinakoz
Jakareen kapitainak erabakiko du nor jarriko duen arriskuan dueluan. Haren aurkaria nor izango den, ostera, Kortak eta Juanitok Caciquearen kanpamentuan izango duten Guaranien Bileran erabakiko dute.
Manu ohitzen ari da bere Jakareak nominatzera, lehenengo aldia oso txarra izan bazuen ere. Arantxa pikotan dago jada eta orain kapitainak erabaki behar du dueluan arriskuan nor jarriko duen. Kanpamentuan duten hotzarekin eta gosearekin, eta Inmunitatearen Jokoan galduta, izen bat baino gehiago izan ditzake bere aukeren artean.
Bestalde, hark dueluan izango duen aurkaria igandeko Guaranien Bileran erabakiko dute. Korta eta Juanito ondo hasi dira Karai MIiri Caciquearen kanpamentuan; orain, baina, erabakiak hartu behar dituzte. Argi dago neskek eta mutilek alkarren aurka ari direla eta, oraingoz, neskek dute zer galdu. Hala ere, badirudi Amaiak eta beste batzuk Iker euren aldeko jarri dutela. Bilerako onena, baina, aste honetan ere, Caciqueak eta haren gerrarako nahiak jarriko du.
Bosgarren atalaren bigarren zatian, halaber, Kortak eta Jaguareteek bi metro luzeko suge batekin talka arriskutsua izango dute. Animalia horiei eta Iguazuko oihanean dauden beste animalia batzuei errespetua galtzen badiote, abentura ezbeharrean bihur daiteke.
“El Conquistador del Fin del Mundo” igandean izango da ikusgai, ‘Eguraldia’ tartearen ondoren, ETB2n.