Itxi

Hamargarren atala

Arantxak bere aukerak aprobetxatu eta Txurru abenturatik kanpo utzi du

Txurru gehiegi fidatu zen eta erabaki kaltegarriak hartu zituen; Arantxak, aldiz, bere aukerak aprobetxatu eta garaipena lortu zuen. Jaguareteek, hortaz, euren lehenengo taldekidea galdu dute.

Badirudi Arantxa ez dela hain ahula, Patxik, Estik eta jakareen gainerako taldekideek horren itxura eman nahi duten arren. Bestela, Txurruk esan dezala. Hasieran bazirudien duelua ez zela oso parekatua izango, baina Arantxak bere aukerak aprobetxatu eta garaipena lortu zuen.

Bestalde, Txurru gehiegi fidatu zen eta erabaki kaltegarriak hartu zituen. Batetik, Juanito aukeratu izana laguntzaile gisa eta, bestetik, kaiola okerra aukeratu izana. Juanitorena ez da kontu berria; urduri jartzen da erronken aurrean eta ez du bere onena ematen. Manu, berriz, dueluan buru-belarri aritu zen. Maltzurrago jokatuta, Juanito baino gehiago izan zen eta Txurru atzean utzi zuten.

Txispy eta Amaiaren arteko berdinketa

Egia esan, kapitain bien arteko liskarra oso desatsegina izan zen, hitzez zein fisikoki egin baitzioten aurre batak besteari. Mañariko surflari ilehoriaren galera guaranien bileratik bertatik dator. Txispyk eta Amaiak berdintzeak hirugarren izendapena ekarri zuen eta Juanitok zein Kortak gehiago nahastu zuten kontua; Karai Mirik egin zuen gainerakoa. Jakina da guaranientzat duelura joatea ohorea dela, eta beti erabaki dute euren ustez irabaziko duena bidaltzea lehiara. Oraingoz, baina, bostetik bost doaz; izan ere, kazikeek aukeratutako guztiek utzi dute abentura duelua galduta.

Jaguareteek, hortaz, euren lehenengo taldekidea galdu dute, eta baliteke kapitainek darabilten taktika (taldeak izendatutakoen pareko taldekide bat izendatzea beti) bere amaierara iritsi izana.

Manu taldekideen aurka

Bestetik, jakareek barne-borroka latza dute, Manuk taldekideak aurka baititu, Esti bereziki. Horretaz gain, Arantxa bueltatuta, jakareen kanpamentuak eztanda egiteko puntuan dagoen bolboraren itxura hartuko du. Berdeek Manu alde batera uztea erabakitzen badute, beti izango dute Eneko itzalean dagoen kapitain gisa.

Informazio gehiago (2)