Itxi

ELA gaitzari buruz

'Alma' dokumentala, gaur gauean, ETB2n

EiTB

ELA gaitzaren ondorioz hil berri den Mikel Trueba santurtziarra da dokumental honetak protagonista. Gaitzari aurre nola egiten zion eta bizitzaren azken garaia nola bizi zuen azaldu zuen.

Mikel Trueba, "Alma" dokumentaleko protagonista

Gaur gauean, 'Alma' dokumentala emango du ETB2k 'El Dilema' saioaren ondoren, 01:00ak aldera. Mikel Trueba, ELA gaixotasunaren ondorioz hil berri den santurtziarra, du protagonista dokumental honek. Gaixotasunari nola aurre egin eta bizitzaren azken garaia nola bizi zituen kontatu zituen ikus-entzunezko honetan.

Mikel Trueba joan zen otsailaren 7an hil zen Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (ELA) ondorioz. Gaitza diagnostikatu eta bere gorputzean gertatzen zena onartu ondoren, bere esperientzia munduari kontatzea erabaki zuen. Jose Javier Perezek zuzendutako 'Alma' dokumentalean, bizitzako une guztiak itxaropenez bizi behar direla azaldu nahi izan zuen. Bere emazte Rosana eta alaba Annerekin batera agertzen zaigu dokumentalean bere egunerokoa nolakoa den, gaitzak nola eragiten dion eta bizitzari aurre noa egiten dion kontatuz.

Dokumentala 2012ko Goya sarietarako izendatu zuten eta aitorpen ugari jaso zituen nazioarteko film jaialdietan. Goizaldean, 01:00ak aldera, egongo da ikusgai ETB2n.