22:15ean
Angelina Jolie protagonista duen 'El Intercambio' filma, gaur gauean, ETB2n
J.B.
Clint Eastwoodek zuzendutako filma benetako gertaera batean oinarrituta dago. Bederatzi urteko semearen desagerpena salatzen duen emakume baten istorioa kontatzen du.
El Intercambio filma emango du ETB2k gaur gauean. Benetan jazotako gertaera batean oinarrituta dago Clint Eastwoodek zuzendutako pelikula, eta Angelina Jolie eta John Malkovich aktore ezagunak dira protagonistak.
Filmean jasotako gorabeherak Los Angelesen gertatu ziren, 1928an. Christine Collinsek (Angelina Jolie) zentral telefoniko batean egiten du lan, eta Walter bederatzi urteko semearekin bizi da.
1928ko martxoaren 10ean, Walter desagertu egin dela konturatzen da Collins anderea, eta gertaera tamalgarri hori salatzen du poliziaren aurrean. Hala ere, poliziek ez diote ia jaramonik egiten, eta, zoritxarrez, Jones kapitainak (Jeffrey Donovan), polizia ustelak, kasuaren ardura hartuko du.
El Intercambio, ostiral gauean izango da ikusgai, ETB2n, 22:15etik aurrera.