Itxi

22:30etik aurrera

Nafarroa hizpide, gaurko '60 Minutos' saioan

J.B.

ETB2ko '60 Minutos' saioan Nafarroako aktualitateari buruz hitz egingo dute gaur gauean, 22:30etik aurrera.

ETB2ko '60 Minutos' saioan Nafarroako aktualitateari buruz hitz egingo dute gaurkoan. Pentsamendu, ideia politiko, erlijio eta hizkuntza ezberdineko pertsonaiek, haientzat nafarra izatea zer den azalduko digute.

Jaime Ignacio del Burgo, Nafarroako Diputazioko presidente ohia eta PPko kidea, Floren Aoiz, Herri Batasunako buru ohia, Uxue Barkos, NaBai alderdiko bozeramailea Iruñeko udaletxean, Roberto Jimenez, PSNko idazkari orokorra, Mikel Urmeneta Kukuxumusuko sortzailea eta enpresaria edo Javier Garisoain, 'Comunión Tradicionalista Carlista' alderdiko idazkari orokorra, egongo dira gonbidatuen artean.

Azken inkesten arabera, krisiak, murrizketek, Caja Navarrako prozesu judiziala eta Yolanda Barcinaren gestioa, UPN alderdia desgastatzen hasi dira. Hauteskundeak egongo balira, UPNk aurreneko indarra izaten jarraituko luke, baina 4 aulki galduko lituzke, ia % 8ko jaitsiko litzateke. Batzuen ustez, datu hauek Nafarroako gobernuan aldaketa bat  emango dela adierazten dute.

Gainera, Nafarroako kultura, gastronomia edo folklorea ere hizpide izango dira. 'Raices Navarras' taldeak jotak euskaraz abesten ditu adibidez, eta Pablo Hermoso de Mendoza munduko burtzikari onenak zezenketen munduaz hitz egingo digu.

Gaur gauean, ez galdu '60 Minutos' saioa, 22:30etik aurrera ETB2n.

Informazio gehiago (1)