22:30ean
Desarmearen atarian ote gauden eztabaidagai, 'Debatea'n
A.E.
EiTB
Xabier Gurrutxaga, Jose Felix Azurmendi, Garbiñe Biurrun, Andoni Unzalu, Fabian Laespada, Galder del Campo, Hunberto Unzueta eta Jon Telleriarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Desarmearen atarian ote gauden eztabaidatuko dute gaur gauean 'Debatea' saioan, 22:30ean. Xabier Usabiagak honako hauek izango ditu gonbidatu: Xabier Gurruxaga, abokatua; Jose Felix Azurmendi, kazetaria; Garbiñe Biurrun, EHJANko magistratua; Andoni Unzalu, informatikaria; Fabian Laespada, EHUko irakaslea; Galder del Campo, abokatua; Humberto Unzueta, kazetaria, eta Jon Telleria, Gara-Naiz-eko kazetaria.
Eusko Jaurlaritzak adierazi du ETArekin hitz egiteko prest dagoela, desarmea errazteko. ETAren azken komunikatua, ustez otsailaren 21erako izango den nazioarteko begiraleen bisita, eta Lokarrik martxoaren 1erako antolatu duen Bake Foroa dira aktualitate politikoko albiste nagusiak. Bizi dugun testuingurua ikusita, ETAren desarmea gero eta gertuago al dago? ETAk berak azken komunikatuan iragarri dituen 'ekarpen esanguratsuak' kontuan hartuta, desarmearen atarian al gaude? Honen guztiaren inguruan eztabaidatuko dute 'Debatea' saiora etorriko diren tertuliakideek.